'Nik be badakit... ingu?' leloak irabazi du Laixanen lehiaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 22a, 13:42
Ehun lelo baino gehiagoren artean aukeratu du Laixanek irabazlea. Arrasatekoa da irabazlea eta dirusaria Laixani eman dio.

Arrasateko Julen Mendizabalek irabazi du Laixanek pegatinak egiteko antolatu duen lelo lehiaketa. Atzeko kaleko jaietan etorri zen Julen Oñatira, tabernetan kaxak ikusi eta lehiaketan parte hartzea erabaki zuen. 60 euro irabazi ditu Julenek eta Laixani eman dio saria.

Nik be badakit... ingu?

Nik be badakit... ingu? da lelo irabazlea. Jende askok hartu du parte eta 100 lelo baino gehiagoren artean aukeratu du hau Laixanek. 4.000 pegatina inguru aterako ditu Laixanek jaietarako lelo horrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak