Gainera, atzerritik bertaratutako artzainek beren bizipenen berri emango dute eta kongresuko partaideei harrera egiteko gazta-dastatzea ere egingo da. Horiez gain, eta ekintza horien ekimen paralelo bezala, lantegi interaktiboa eta bideo-proiekzioa izango dira. Antolatutako ekintzak Gandiaga Topaketan egingo dira.
Irailak 22ko programazioa
- 09:30: Irekiera ekitaldia: Irailaren 24a arte antolatu diren ekintza nagusien aurkezpena egingo dute Andoni Gartziak, Oñatiko alkateak, Juan Mari Atutxak, Artzain Mundua elkarteko lehendakaria, Elisabet Ingunzak, Urkiolako Txori-Errota baserriko artzainak eta Gonzalo Saez de Samaniegok, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko buruak.
- 10:00: Zagrosko nomadak filmaren emanaldia. Pelikularen emanaldia amaitu bezain laster nomadismoa, transhumantzia eta komunalak gai bezala dituzten hitzaldiak hasiko dira:
- Nomada sistema Afrikan
- Martxako artzainak
- Transhumantziaren kultura
- Transhumantziaren berreskurapena
- Transhumantzia orain eta etorkizunean
Ondoren, Naturgintza Fundazioaren eskutik, jendeari Euskadiko artzainen ibilbidea egiteko aukera eman diezaiokeen proiektuaren azalpena emango du Asier Arresek. Gero, debatea egingo dute.
- 16:00: Atzerritik etorritako artzainek beren bizipenen eta esperientzien berri emango dute 15 minutuko hitzaldi laburretan.
- 20:30: gazta-dastatzea
Lantegi interaktiboa eta bideo-proiekzioa
Irailaren 22an, lantegi interaktiboa eta film-emanaldia ere egingo dute. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte. Oñatiko ikastetxeetako 12 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak izango dira lantegiko eta emanaldiko protagonistak.
Egun bat artzain bideoa ikusiko dute ikasleek. Arratsaldeko 16:30etik 18:30ak bitartean, berriz, gaztetxoek parte hartu duten lantegian aritzeko aukera izango du jendeak eta baita Egun bat artzain filma ikusteko aukera ere.