Oñatiko Oñatz dantza taldeaz gain, Gernika, Lizarra, Legazpi, Sestao, Arrasate, Antzuola, Soraluze, Bergara, Zarautz, Aretxabaleta eta Azkoitiko dantza taldeak etorriko dira Oñatira domekan, Haurren Eguna ospatzeko. Otadui zuhaiztian elkartuko dira eta gero dantza egingo dute: goizean kaleetan eta arratsaldean herriko plazan.
Migel Biain gogoratzeko
Aurten 35. aldiz egingo dute Haurren Eguna Oñatin. Orain arteko guztietan hartu zuen parte Migel Biain txistulari zenak eta aurten gogoan izango dute. Eguerdian, Alkate Txikiaren agurrean, aurreskua egingo diote eta plaka bat emango diote emazteari. Arratsaldean, alardean, bertsoak abestu eta dantza egingo diote.