Oñatiko zazpi txokolate enpresetako txokolate estalkiak, argazki zaharrak, fakturak, maketak eta beste hainbat bitxikeria daude ikusteko erakusketa honetan. Domeka arte dago zabalik, kultura etxean, 18:30etik 20:30era.
Txokolatearen azoka
Klaxk Txokolateroen Elkarteak jarri du erakusketa eta astebururako mahai ingurua eta azoka ere antolatu ditu.
- Egubakoitzean: Hitzaldia: Txokolatea, osasunari eta kirolari dagokionean. 18:00etan kultura etxean. Hitz egingo dutenak: Jose Mari Gorrotxategi gozogilea, Santiago Aiechu medikua, Alberto Zulueta bihotzeko medikua, Maria Anjeles Mendizabal dentista, Markel Irizar txirrindularia eta Amaia Diaz de Monastegioguren dietista.
- Zapatuan: Artisau Txokolatearen Nazioarteko I. Azoka. Herriko plazan, goizean zehar. Egongo dena: mundu osotik etorritako 21 txokolate artisau, Eva Argiñano, Jose Mari Gorrotxategi, Alerto Elorza eta beste hainbat gozogile eta sukaldari.