Egubakoitzean inauguratuko dute gaztetxea

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 1a, 10:59
Casablancan dago gaztetxea eta egubakoitzean zabaltze kontzertua egingo dute. Abuztuan ibili dira Casablancako eskola zaharra gaztetxe bihurtzen.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da gaztetxearen inaugurazio kontzertua, egubakoitzean. Hiru taldek joko dute: Bilboko Kloratita, eta Oñatiko Krimen eta Triskantza taldeak.

Bi pisu ditu

Bi pisu ditu gaztetxeak: goikoa lehen zegoen bezala utzi dute eta beheko pisuan egin dituzte lan gehienak. Momentuz, eszenatokia jarri dute. Komunak ere badituzte.

Abuztuan ibili dira Gazte Asanbladako kideak lehengo eskola gaztetxe bihurtzen. Gazte Asanbladako kideen esanetan, lan asko egin dute baina oraindik badago lana. Adibidez, leihoak apurtuta daude eta horiek konpontzeko asmoa ere badute.

San Migelak

Inaugurazio kontzertua egin ostean, San Migel jaiei begira hasiko da lanean Gazte Asanblada. Gazte Asanbladan 80 bat lagun dira baina handitzen ari ei da; gaztetxea egiteko lanetan herriko bizpahiru koadrila gehiago ere joan ei dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak