'Oñati.Irudiak' liburua aurkeztu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko uzt. 20a, 13:31
Gaur egungo Oñatiko paisaiak, enpresak, jendea, jaiak, eta herriko eraikinen erretratuak ditu liburu honek. Testuak bost hizkuntzatan daude. Herriko liburu dendetan jarriko dute salgai.

Arrasate Argitan argazkilari elkarteak egin du liburua eta hainbat argazkilarik hartu dute parte, Oñatikoak tartean. Argazkien ondoan testua ere badago: euskaraz, gazteleraz, katalanez, ingelesez eta frantsesez.

Aurkezpena

Martitzenean aurkeztu zuten liburua kultura etxean eta jende asko bildu zen ekitaldian. Joxe Arantzabalek, bere blogean kontatu du hango giroa.

Kultura etxeko erakusketa gelan liburuko argazki batzuk daude ikusteko uztailaren 26a arte. Liburua bera, herriko liburu dendetan jarriko dute saltzen 40 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak