Belatxara zazpi astetarako itxiko dute astelehenean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko uzt. 15a, 10:05
Gasolindegia berritu egin behar dute eta horregatik itxiko dute. Zazpi astez egongo da itxita, gutxienez.

Gasolina gordetzeko lur azpiko upelak berriak jarri behar dituzte. Gainera, lurzorua ere berria jarriko dute, gasolina ez filtratzeko. Litekeena da gasolinerara sartzeko eta irtetzeko noranzkoak ere aldatzea. Denda eta autoak garbitzekoa, ordea, ez dituzte berrituko.

Berritu egin behar dutelako itxiko dute Belatxara gasolindegia. Astelehenean itxiko dute eta zazpi astez egongo da itxita, gutxienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak