Joxe Ramon Bengoetxea da Unibertsitateko Zientzia zuzendari berria

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko uzt. 6a, 16:53
Datorren ikasturtetik aurrera izango da lanean Joxe Ramon Bengoetxea Oñatiko Unibertsitatean. Gasteizen bizi da. Berak ere parte hartzen du gaur hasi eta egubakoitza bitartean Unibertsitatean egiten ari diren munduko kongresuan.

Sancti Spiritus Unibertsitateko Zientzia zuzendari berria da Joxe Ramon Bengoetxea. Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, zuzenbideko irakaslea EHUn eta Europako herrialdetako justizia epaitegiko letratua Luxemburgon izan da, besteak beste. Bi urtetik behin izendatzen dute zuzendari berria. Azken bi urte hauetan, Volkmar Gessner alemaniarra egon da kargu horretan.

Munduko kongresua

Gaur hasi eta egubakoitza bitartean, Europar zuzenbidearen bideak izeneko kongresua egiten ari dira Unibertsitatean. Gai honi buruz munduan egiten den lehen kongresua da. Oñatira etorri dira mundu osotik 170 soziologo eta legelari inguru eta gizartea eta zuzenbidearen arteko loturak nola ulertu eta konpondu aztertuko dute egun hauetan.

Kongresua inauguratu dutenak: Joseba Azkarraga Justizia sailburua, Fernando Tapia Gipuzkoako Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Andoni Gartzia Oñatiko alkatea, Volkmar Gessner eta Joxe Ramon Bengoetxea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak