"Zuzenbidearen europar bideak" izeneko kongresua, Europako zuzenbideen praktika alderatzen den munduko lehen kongresua da. Bertan, 170 soziologo eta legelari elkartuko dira eta gaiaren inguruan egindako ikerketak aurkeztuko dituzte.
Interes handia
Kongresuak interes handia sortu du. Bertan izango dira besteak beste, Joseba Azkarraga, justizia sailbura, Fermando Tapia, Gipuzkoako Diputazioko giza harremanen diputatua, Andoni Gartzia, Oñatiko alkatea, Volkmar Gessner, Zientzia zuzendaria, eta Joxe Ramon Bengoetxea aurrerantzean, Zientzia zuzendaria izango dena. Izan ere, Joxeramon Bengoetxeak asteazkenean, uztailaren 6an, ekitaldia inauguratuko du.