Gazte Eguna antolatu du Gazte Asanbladak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko eka. 30a, 20:19
Zapatuan egingo dute Gazte Eguna. Goizean trikibertso poteoa eta jolasak egingo dituzte; eguerdian bazkaria plazako frontoian eta 16:30etik aurrera, herriko 13 taldeko joko dute frontoian bertan.

Lehendabiziko aldiz antolatu du Gazte Asanbladak Gazte Eguna. Bazkarirako 250 txartel jarri dituzte herriko taberna batzuetan eta denak saldu dira. Hala ere, txartelik gabe gelditu denak bokadiloa eraman dezake bertan jateko. Bazkaldu aurretik, trikibertso poteoa eta jolasak egingo dituzte.

Arratsaldean, 16:30etik aurrera, herriko 13 taldek joko dute plazako frontoian. Hauxe da ordena: Amonal, Potemkin, Malenkonia, Sospechosos, Drakes, Puñalada, Krimen, Nadek, Show Business, Triskantza, Golpe de Estado, Kultur L.A.B. eta DJ Rat-Man.

Gaztetxea

Gaztetxea lortzea da Gazte Asanbladako helburuetako bat eta hori lortzeko ahaleginetan dabiltza. Udalarekin izandako harremanek huts egin dute eta Gazte Asanbladako kideek gaztetxea lortu arte eskatzen jarraituko dutela esan dute. 60 bat kide daude Gazte Asanbladan eta San Martinen elkartzen dira martitzenetan eta zapatuetan 17:00etan. Herriko hainbat eragileekin hitz egingo dute orain euren asmoak azaltzeko. Nahi dute herriari erakustea euren filosofia.

Gazte Asanblada otsailean sortu zen eta arrez gero ekitaldi batzuk egin dituzte: bizikletan, poteoa eta Korrika 14, besteak beste. Asteburuan akanpada egin zuten herriko plazan gaztetxea adarrikatzeko eta zapaturako Gazte Eguna antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak