Udalekuetan 520 ume inguru ibiliko dira

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko eka. 30a, 18:13
Aurten ere bi txanda antolatu dituzte eta 520 ume eta beste 40 begirale inguruk gozatuko dute udalekuez. Uztailaren 15a, festa eguna izango da.

Lau eta hamar urte bitarteko 520 ume inguru eta beste 40 bat begirale doaz aurtengo udaleku irekietara. Aurten ere jolasak, San Ferminak, igerilekura irteera eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte. Uztailaren 15ean, lehenengo txandaren amaiera eta bigarrenaren hasiera ospatzeko jaia egingo dute.

Gurasoendako oharra

Euskara eta hezkuntza zerbitzuak gurasoei esan nahi die: lau eta sei urte bitarteko umeak 09:45erako eraman behar dituztela Gaztelekura eta sei eta hamar urte bitartekoak, azoka plazara. Udalekuak 13:00etan amaituko dira eta ordu horretarako joan beharko dute umeen arduradunek umeen bila goizean utzitako tokira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak