Kiroldegitik anbulatoriora bitarteko kalea itxita egongo da astelehenetik aurrera

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko eka. 23a, 13:39
Zortzi hilabete inguru egongo da itxita. Kiroldegia handitzeko lanak eta aparkaleku berria egiteko itxiko dute kalea. Anbulatoriora oinez joateko, San Juan kaletik joan behar da.

Astelehenean itxi egingo dute kiroldegitik osasun zentrora bitartean dagoen zatia. Kiroldegiaren handitze lanekin batera, lurpeko aparkalekua egin behar dute. Astelehenean, kiroldegiaren anpliazioaren parean dagoen aparkaleku txiki hori zulatzen hasiko dira eta horregatik itxiko dute bidearen zati hori. Tranbia bertatik pasa daitekeela pentsatuz, material bereziarekin egingo dute gero astelehenetik itxita egongo den kalea.

Ibilgailuendako eta oinezkoendako itxiko dute. Zortzi hilabetez egongo da itxita. Astelehenetik aurrera anbulatoriora oinez joateko, San Juan kaletik joan behar da.

Kaleen norantzkoak eta kartelak

Lan hauek egiten ari diren bitartean, San Juan kaleak bi norantzko izango ditu. Bestalde, kalea itxita dagoela dioten kartel handi batzuek jarriko dituzte: bat Errementeri plazan eta beste bat sahiesbidetik sartuta dagoen zubian. Hauez gain, informazioa duten bestelako oharrak ere jarriko dituzte herriko hainbat lekutan.

Inaugurazioa 2007an

Aurtengo martxoan hasi zituzten kiroldegia handitzeko lanak. Orain, aparkalekuaren bigarren fasea egiten hasiko dira. 120 autorendako tokia egongo da lurpeko aparkalekuan. Asmoa da lan denak bukatutakoan zabaltzea proiektu dena. Kalkulatu dute bi urte beharko dituztela lanak bukatzeko eta beraz, 2007rako amaituko dituzte kiroldegiaren ondoko lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak