43 urteko oñatiarra hil da mendian

Deiane Arrieta 2005ko eka. 9a, 14:42
Huescako Guara mendizerran J.L.I.I inizialdun gizonezkoa aurkitu zuten hilda atzo. Oñatin jaioa izan arren Gaistezen bizi zen.

Atzo iluntzeko 20:45ean erreskatatu zuen oñatiarraren gorpua Guardia Zibilak Guara mendizerran. Uste da bihotzeko arazoek eragin ziotela heriotza 43 urteko gizonezkoari.

Gasteiztik astelehenean abiatu zen Huescako mendizerran oinez trabesia bat egiteko asmoz. J.L.I.I.-ren arreba batek poliziari anaia desagertu zela esan zion. Eta abisua jasotzearekin bat ekin zioten bilatze lanei. Azkenean atzo iluntzean aurkitu zuten gorpua. Eta helikopteroz erreskatatu behar izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak