Ia hamar milioi pezeta utzi ditu Bono Lotoak Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko mai. 31a, 18:22
Makinak egin du boleto saritua, automatikoa da, eta plazako loteria administrazioan seilatu dute. Atzoko zozketan izan da saritua. Lehen 16 euro balio zituen eta orain 59.880 euro.

Boleto automatikoa da saritua izan den, makinan egin zuten. Aste osoko zozketetan sartzeko boletoa da, zortzi filakoa eta asteleheneko zozketan izan zen saritua: ia 10 milio pezeta, guztira. 16 euro balio zituen bota zutenean. Orain, 59.880 euro balio ditu.

Plazako administrazioan seilatu zuten boletoa. Bertakoek esan digutenez normalean astetik astera begiratzen du jendeak ea zerbait tokatu zaion edo ez. Aste honetan, ordea, litekeena da sariduna gaur bertan enteratu izana, egunkariek albistea jaso dute eta. Diru kopurua handia delako, banketxean kobratu dute dirua eta ziurrenik plazako administraziokoak ere ez dute jakingo nori tokatu zaizkion euro hauek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak