Iparraldea Oñatin astea aurkeztu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko mai. 24a, 17:54
Eguaztenetik zapatura bitartean ekitaldi asko egingo dituzte Oñatin. Batutako dirua Iparraldeko irratiendako izango da.

Prentsa aurrekoan aurkeztu dute Iparraldea Oñatin astea. Makina bat ekitaldi antolatu dituzte eguaztenetik zapatura: umeendako txotxongiloak, pelikula emanaldia, rock kontzertua, joaldunak, dantzariak, Beltzeria & Cia ikuskizuna, Hiru Truku, bertsolariak, Etxartarrak, Maddi Oihenart eta askoz gehiago.

Helburua

Ekitaldietan batutako dirua Iparraldeko irratiendako izango da. Hori da helburua, baina ez bakarra. Ruper Ordorikak esan duen bezala, "Hegoaldearen eta Iparraldearen artean gero eta zulo kultural handiagoa da eta harremanak urruntzen doaz. Nahi dugu antolatutako aste hau izatea Oñati eta Iparralderen arteko harremanen lehen astea, lehen eguna, eta ez bakarrra".

Jose Luis Aizpuru Iparraldeko irratien federazioko erredaktore burua da eta eskerrak eman die oñatiarrei aste hau antolatzeagatik eta egitaraua goraipatu du, "Iparraldearekin lotuta antolatzen diren ekitaldi orok folklorea dute soilik oinarrian, baina ikusten da egitarau hau oso konpletoa, osoa, dela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak