Ganbara Txiki eta Txikitxok ikasturteko lana plazaratuko dute

Leire Kortabarria 2005ko mai. 20a, 11:55
Ganbara Txiki eta Ganbara Txikitxo abesbatzek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute bihar, zapatua, Agustindarren elizan, 20:00etan. Errepertorioa oso bariatua izango da eta, horren bidez, ikasturte osoan egindako lana jendaurrean aurkezteko aukera dute bi taldeek. Hauxe dute euren lehen ikasturtea.

Ganbara Txikitxo (6-10 urteko umeak) egingo du lehenengo emanaldia, Oihane Toledoren zuzendaritzapean. Gero, Ganbara Txikik (10-14 urtekoak) abestuko du, Aitor Biain zuzendari dela. Bosna pieza jokatuko ditu talde bakoitzak. Azkenean, biek batera abestuko dute, berriro Aitor Biainek zuzenduta eta Josu Etxebarria piano-jolearen babesarekin.

Errepertorio bariatu baten bidez, euren onena emateko aukera izango dute talde horiek. Hona hemen errepertorioa:

Ganbara Txikitxo taldea:

  • Kantuz (Oskorri)
  • Baratzeko pikuak (Herrikoia)
  • Xarmengarria (Oskorri)
  • Begiak barrez barre (Oskorri)
  • Kanbon Palangak pagoz (David Azurtza)

Ganbara Txiki taldea:

  • Kyrie (Missa de Angelis)
  • I'd like to teach the world to sing (Walter Ehret)
  • Sûo Gan (Ruth Elaine Schram)
  • Siyahamba (Paul Halley)
  • Bandinha da Vila (Arico Junior)

Ganbara Txiki eta Txikitxo:

  • Maialen Buzturingo (Oskorri).
  • Lau euskal kanta II (Xabier Sarasola).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak