Asteburu arrakastatsua Oñatiko Ganbara abesbatzak

Goiena.net 2005ko mai. 16a, 18:56
Maiatzak 14, zapatua, Oñatiko Ganbara abesbatzak Azkoitian eskaini zuen kontzertua. Domekan, berriz, etxean, Oñatiko Santa Ana antzokian. Bi kontzertuak aire eta haizezko talde txiki batek lagunduta eskaini zituen. Ekitaldiak, Foru Aldundiak eta Oñatiko eta Azkoitiko udalek antolatutako musika jardunaldien barruan zeuden kokatuta.

Orain arteko errepertorioa baztertuta, musika klasikoko ekitaldia eskaini ziguten Oñatiko Ganbara Abesbatzakoek: Lehen zatian lau Magnificat, eta bigarrenean Vivaldiren Gloria bat eskaini zuten.

Kontzertu luze (ordu eta erdikoa) eta aberatsak, barrokoaren eta barroko aurretiko mundura eraman zituen entzuleak, Ingalaterra, Italia, Alemania eta Bohemian barna.

Abesbatza berriz, dotore, era guztietako soloak eskainiz; bakarka, binaka, hirunaka edo instrumentu bakarrak lagunduta.

Azpimarratzekoa zortzi lagun aritu zirela bakarkako lanetan. Guztiaren gainetik baina, talde lana izan zen nagusi, Musikeneko instrumentistek ondo lagundutako bi ekitaldietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak