Auzo alkateari eta zinegotzi bati esan zion herritarrak gertatutakoa eta hauek salaketa jartzeko aholkatu ei zuten. Herritarrak kontatu du Ertzainak argiketak egitera joan zirela baina ez ziela kasurik egin bere argibidei. Bergarako epaitegitik jaso du eskutitza eta dio ikerketa judizialik ez dagoenez, gertaera bertan behera uzten dutela. Kaltetuak auzoko baserrietan, alkatetza, udaltzaingoan eta Nekazaritza batzordean banatu ditu Ertzaintzan jarritako salaketa eta epaitegitik jasotako eskutitza. Gertaera honen berri eman nahi izan du horrelaherritar honek.
Bost ardi hilda
Kaltetu honek kontatu du, urtarrilaren 13an, bost ardi hil zizkiola txakur batek: "bat zaurituta zegoen eta albaitariari deitu nion baina hilda bota zituen barruan zituen bi bildotsak". Hurrengo egunean, domekan, jakin zuen auzoko beste baserri batean ere agertu zirela beste ardi bat hilda, bi zaurituta eta beste hiru desagertuta.