Herriko lau taldek joko dute datozen egunotan, ibarrean eta kanpoan

Leire Kortabarria 2005ko ots. 17a, 11:33
Oñatiko musika taldeek euren burua aditzera ematen ari dira Debagoienean eta baita guretik kanpo ere. Horren erakusgarri da lau taldek -Malenkonia, Golpe de Estado, Sharon Stoner eta Potemkin- datorren astean eskainiko dituzten kontzertuak.

Herriko lau taldek emanaldi bana egingo dute Debagoienean eta kanpoan datozen egunotan. Lau horietatik hiruk urtarrilean bukatu zen Danbaka musika lehiaketan parte hartu zuten, arrakasta handiz.

Hona hemen egutegia:

  • Malenkonia brit-pop estiloko taldeak bihar, egubakoitza, joko du Donostiako Guardetxean, 21:30ean. La Corte de los Milagros Kantabriako taldeak ere emanaldia egingo du.
  • Golpe de Estadokoek Elorrioko Herriko plazan egingo dute kontzertua zapatuan, hilak 19, 22:00etan.
  • Sharon Stoner hirukoteak ere zapatuan, otsailak 19, egingo du emanaldia Elgetako Espaloia antzokian, Korrika Kulturalaren barne, 22:00etan. Afrika bakarlariak eta Fjord talde arrasatearrak emanaldi bana egingo dute.
  • Potemkin taldeak Bergarako Go Jam aretoan joko du otsailaren 25ean, egubakoitza, 22:00etan. Neubat talde gasteiztarrak ere emanaldia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak