Descartes izeneko liburua idatzi du Xabier Arregik

Maider Arregi 2005ko ots. 10a, 18:48
Descartes izenburupean argitaratu du Xabier Arregi oñatiarrak bere lehen liburua. Xabier 1955. urtean jaio zen Oñatin eta filosofian doktorea da.

Gaur goizean aurkeztu dute liburua Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean. Descartes izenburupeko liburua, idatzi duen lehena izan bada ere, Xabier Arregik hainbat filosoforen itzulpenak egin ditu.

Descartes

Euskarazko liburuak, Descartes filosofoaren pentsamenduaren ikuspegi orokor eta irakurterraza eskaintzen digu. Gaien sakontasunari ez dio muzin egiten, baina azalkeriarik gabe, hizkera erraz eta estilo arinean dago idatzia. Xabier Arregik, Descartes filosofo frantsesaren ideiek, gaur egun duten indarra eta ahultasuna azaltzen digu bere liburuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak