San Martin egoitzako langileek manifestazioa egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ots. 8a, 17:46
Gaur, martitzena, egingo dute manifestazioa 18:00etan. Hitzarmen duin baten alde eta kaleratu dituzten langileak onartzeko eskatzeko egingo dute.

Langileek salatu dute urtarrilaren 17az geroztik geldi dagoela negoziazio prozesua euren eta Eulen Servicios Socio Sanitarios enpresaren artean. Bestalde, diote, enpresak ez dituela borondatezko hobekuntzak onartu nahi eta eurak horren alde egingo dutela borroka.

San Martin egoitzako 12 langile azpikontratatuek deitu dute manifestazioa gaur, martitzena, iluntzerako. 18:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Manifestazioa lan hitzarmen duin bat eskatzeko eta kaleratu dituzten langileak berriro onartzeko eskatzeko egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak