'On Giuliano' Sagastaren omenezko meza izango da gaur, astelehena

Leire Kortabarria 2005ko ots. 7a, 10:53
Oñatik On Giuliano Sagasta omenduko du gaur, astelehena, Agustindarren elizan meza ospatuaz, 19:00etan. Urtarrilaren 31n hil zen Arrasaten jaio eta ama oñatiarra zuen musikari eta erlijioso hori, Erromako bere etxean.

Oñatiar askok dute gogoan Julian Sagasta arrasatearra. Izan ere, Sagastak urtero egiten zuen jaioterrira bisita, eta Oñatira ere etortzen zen, irailean. Arreta berezia eskaini zien herriko bi musikariri, Aita Madinari eta Julian Zelaiari, eta haien senideei. Sagasta Arrasaten jaio zen 1914an, eta ia bizitza osoa Erroman eman zuen agustindar kanonigo eta musikari bezala. Erromako Andra Maria Nagusiaren Basilikako organo-jotzaile tituluduna izan zen erretiratu arte, 1991n.

Herrikoia eta euskaltzalea

Paulo Anduaga oñatiar agustindarrak gogoan du bere izaera: Herrian herrikoia zen, herritarren artean jator, bere parrokiako behartsuengandik hurbil. Horrez gain, bere euskal izate eta zaletasuna, euskararen erabilera eta bere portaerak erakusten digu nolakoak ziren Julianen herri-sustraiak.

Horrenbestez, On Giuliano Sagasta Galdosen omenezko meza entzuteko aukera izango da gaur, otsailak 7, agustindarren elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak