Juanito Oiarzabal iluntzean kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ots. 4a, 18:47
K2ra egindako igoera kontatuko du Juanito Oiarzabal mendizaleak. Al filo de lo imposible taldearekin egindako dokumentala emango dute. Gaur, egubakoitza, 19:30ean kultura etxean.

K2ra egindako espedizioan izozte handiak izan zituen Juanito Oiartzabal mendizaleak. Oraindik ez da erabat sendatu eta orduko arrastoak ditu. Hala ere, kultura etxean egongo da espedizioaren kontuak azaltzeko. Edurne Pasabanek ere oso gaizki pasa zuen espedizioan.

Al filo de lo imposible programako lantaldearekin egindako dokumentala eskainiko dute 19:30ean kultura etxean. Ostean, jendearen galderak erantzungo ditu eta K2ra egindako espedizioa azalduko du. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu du iluntzeko emanaldia. Asteleheneko Goienkariak berari egingo dioten elkarrizketa ekarriko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak