Bazkide kanpaina hasteko, jaialdia egingo du Laixanek bihar, zapatua

Leire Kortabarria 2005ko ots. 4a, 10:47
Laixan euskara elkarteak bazkide kanpaina hasiko du bihar, otsailak 5. Horretarako, jaialdi bat antolatu dute: hain zuzen, Herriko plazan mahai informatiboak ipiniko dituzte, eta baita txorixo pintxoak eta edaria banatu ere. Kanpainak martxoaren 18ra bitartean iraungo du.

Bihar, zapatua, bazkide kanpaina inauguratzeko jaialdia izango da Herriko plazan. Mahaietan, jendeak informazioa batu eta bazkide egiteko aukera izango du. Aurrerantzean, mahaiak asteburutan ipiniko dituzte: zapatuetan, 12:00-14:00 eta 19:00-21:00 ordutegian, eta domeketan, 12:00-14:00.

Martxoko ekitaldiak

Martxorako hiru ekitaldi antolatu ditu Laixanek:

  • Martxoak 3, eguena: Kimuak film labur emanaldia, kultura etxean, 20:00etan. Koldo Almandoz filmetako baten zuzendaria han egongo da eta berriketaldia egiteko aukera izango da.
  • Martxoak 4, egubakoitza: bertso-trama izango da Santa Anan, 22:30ean, Korrika Kulturalaren barne. Euskara eta euskalkien gainean jardungo dute Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikanok.
  • Martxoak 18, egubakoitza: kontzertua gaztelekuan, 22:30ean, Kultur Errotaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak