Hamahiru ikastaro berri antolatu ditu KZGuneak otsailerako. Jendea has daiteke izena ematen, izan ere, otsailaren 7rako dauden ikastaroetarako dagoeneko badituzte lagun batzuk.
Ohi bezala, Internet erabiltzen ikasteko jardunaldiak izango dira, hiru, hain zuzen; otsailaren 7an bat, eta hilaren 21an beste biak. Horrez gain, ikastaro espezializatuak ere deitu dituzte: finantzak, bat-bateko mezularitza, Eustaten webgunea, Outlook Express programa, postalak bidaltzea, egunkaria irakurtzea, ViaMichelin erabiltzea eta Iberdrola mikologia dira gaiak.
Horietarako izena emateko, KZGunera jo behar duzue, edo 943 71 83 20 telefonora deitu.