Egoera okerrera doa

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urt. 26a, 17:55
Arantzazun argirik eta telefonorik gabe jarraitzen dute eta kalean ere gero eta arazo gehiago daude autoz ibiltzeko. Kontuz ibili.

Arratsaldeko hiru t´erdietan argirik gabe eta telefonorik gabe jarraitzen zuten Arantzazun; termometroak sei zero azpitik markatzen zituen. Ogia eramaten duenak ere ezin izan du gora igo eta goikoak ere ezin behera jaitsi eta ogirik gabe gelditu dira gaur.

Araotzen ere eguardia baino lehen ez da pasa edurra kentzeko makina eta auzotik atera ezinda gelditu dira bertakoak.

Edurra kentzeko makinak

Udalak edurra kentzeko bi makina ditu, bi pala, eta Zubillaga, Narria eta kaleak garbitzen dabiltza goizeko seietatik. Diputazioko beste makina batek, Legazpitik San Prudentziorako errepidea eta Arantzazukoa garbitzen ditu eta suhiltzaileek Errekalde, Postetxeko aldapa, Cegasako aldapa eta Arantzazu kaleko aldapa, ikastetxe parekoa garbitzen ibili dira.

Edur asko egin du gauean eta baita goizean ere. Baserri batzuetatik errepide nagusira atera ezinik gelditu dira eguerdian eta traktorearekin atera behar izan dute autoa. Arantzazun 40 zentimetro baino gehiago egin du edurra eta une honetan ere edurra ari du. Haizea ere badabil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak