Enpresak alde batez hartutako erabakia da hau, adierazi dute langile bozemaileek. Berriki hiru lankide kaleratu ditu enpresak zerbitzu amaieraren aitzakiarekin. Beste bi kontratatu ditu, eta egoitzako serorak ari dira hirugarren postua betetzen.
Langile taldeak salatu du abenduko soldata -jaiegunak barne- 116.000 pezeta izan dela, ez dutela lan egutegiaren berri eta horiek ez direla lan baldintza duinak. Enpresak ez ditu borondatezko hobekuntzak onartu nahi. Guk ezinbestekotzat jotzen ditugu eta lortu arte borrokan jarraitu behar dugulakoan gaude. Eguneroko lanuzteekin jarraituko dute 12 kaltetuek. Gaur, astelehena, bildu egingo dira lanuzteak areagotu edo ez erabakitzeko.