Ezohiko musika festa izango da DJ Makala eta Selektah Sound Systemekin

Leire Kortabarria 2005ko urt. 20a, 13:02
Gurean hain entzunak ez diren musika estiloak nagusi izango dira zapatuan, gaztelekuan, 22:30ean. DJ Makalak eta Selektah Sound System taldeak askatasunean eta inprobisazioan oinarritutako musika festa girotuko dute.

Selektah Sound System taldearen proposamena da gure artean berritzaileena. Daddy Jeff, Zigor Dz eta Aritzek osatutako taldea Selektah Kolektiboaren adierazpide bat da. Euren emanaldien berezitasuna da askeak direla: Festa antolatzeko modu irekia da, jamaikarren sound systemetan oinarrituta musika jarri eta musika horren gainean abeslariak aritzen dira, aurrez prestatutako letrekin edo momentuan egindako inprobisaketekin. Ez du aurrez erabakitako biderik jarraitzen, momentuan momentuko egoerari erreparatzen zaio eta guztiz irekia da, azaltzen du Aritz taldekideak.

Selektah Sound Systemek rapa, reggaea, funkya, soula… uztartzen ditu, eta onartzen dute horiek ez direla hain zabalduak Euskal Herrian, baina, gaineratzen dutenez, gure helburua ez da zerbait masiboa bihurtzea, baizik eta aukera ukatea.

Horrenbestez, disko jartzailearen eta Selektah taldearen eskutik, parte-hartzea eskatzen duen musika saioa izango da zapatu gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak