Egubakoitzean da urteko lehen odol ateraldia

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urt. 12a, 16:33
Uztaila eta abuztuan izan ezik, gainerako hilabete guztietan egingo dituzte odol ateraldiak. Egubakoitzean da urteko lehenengo zita.

Aurtengo odol ateraldien egutegia zehaztu du Oñatiko Odol Emaileen Batzordeak. Ohi denez, hamar ateraldi egingo dituzte: uztailean eta abuztuan ez da ateraldirik egongo eta bai gainerako hamar hilabeteetan. Lehenengoa egubakoitzean, 18:00etan Txantxiku ikastolan. Beste hilabeteetan noiz izango den, agendan dago.

Mugak

Oñatiko Odol Emaileen Batzordeak adierazi duenez, mugak hauek dira:

  • Emakumezkoendako: urtean hiru ateraldi gehienez ( lau hilabeteka, adibidez )
  • Gizonezkoendako: urtean lau ateraldi gehienez ( hiru hilabeteka, adibidez )

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak