Oñatiko Herri Lasterketa, estatuko 19. onena

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urt. 11a, 17:00
Gorpuzti jaietan azken bi urtetan Antxintxika Kirol Elkarteak antolatu duen Oñatiko Herri Lasterketa, 19. lekuan dago estatuko lasterketen sailkapenean. Espainiako Atletismo Federazioak esan du.

Guztira 420 lasterketa inguru sailkatzen ditu Espainiako Atletismo Federazioak . Zerrenda horretan 19. lasterketarik onena da Oñatiko Herri Lasterketa. Sailkapen hau egiteko ezaugarri ezberdinak hartzen dituzte kontuan: partehartzaile kopurua, kirol maila, aintzinakotasuna eta antolakuntza arloko ezaugarriak, adibidez.

Ranking honetan, 19. postuan ageri da Oñatiko Herri Lasterketa. Beasaingo San Silvestre lasterketa 30. tokian dago, adibidez, eta Laredon egiten duten 10 kilometrokoa, berriz, 8. lekuan dago.

Gorpuztiko lasterketa

Antxintxika Kirol Elkarteak antolatzen du Oñatiko Herri Lasterketa eta bi aldiz egin dute, azken bi urtetan hain zuzen ere. 2004koan 34 lagunek hartu zuten parte gizonezkoen proban eta beste 13 lagunek emakumeenean. Peter Kamais keniarra eta Kristina Petite euskalduna izan ziren irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak