Laster batean hasiko dira Zubikoako handitze lanak

Larraitz Zeberio Lekuona 2005ko urt. 10a, 10:00
Oñatiko udalak 3,3 milioi euroko proiektua onartu du eta Construcciones Moyua S.A. enpresari esleitu dizkio otsailean hastekoak diren 18 hilabeteko handitze lanak.

Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran ikusiko ditugu makinak Oñatiko Zubikoa kiroldegiaren ondoko lursailean. Aspaldi gelditu ziren txiki kirol-instalazioak Oñatin baina badirudi laster hasiko dela Zubikoaren handitze proiektua gauzatzen. Udalak Oñatiko Construcciones Moyua S.A. enpresari esleitu dizkio lanak abenduko udal osoko bilkuran.

Proiektu honi eman zaio aurtengo aurrekontu-sailik handiena, hala nola 1.060.000 euro. Guztira, ordea, Luis Etxegaraik eta Itziar Zelaiak obratutako proiektuak 3,3 milioi euroko aurrekontua du eta 18 hilabeteko gauzatze epea.

Eraikin berria

Hiru atal bereizitako eraikin berri bat altxatuko dute egungoaren ondoan. Atalik handienean, egungo kantxaren neurriko bigarren pista bat prestatuko dute, erabilera anitzekoa; saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola eta tenisa egin ahal izango dira. Rokodromoa ere egingo dute. Eraikinaren bigarren atalean, biltegiak, komunak, aldagelak eta txartel-leihatilak jarriko dituzte. Goiko solairuan, aerobic egiteko egokitutako areto bat prestatuko da eta, ondoan, judokendako prestatutako beste areto bat. Hirugarrenean igogailuak eta sarrera egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak