Loterian saritutako 02510 zenbakiaren saria hilaren 29an banatuko da

Leire Kortabarria 2004ko abe. 23a, 11:30
Txantxiku Ikastolako DBHko ikasleek 02510 zenbakidun loteria txartelak saldu zituzten abenduaren 22ko zozketarako, eta zenbaki horrek saria jaso du: hain zuzen, inbertitutako diru kopurua bueltan jasotzea. Eskatzeko epea laster zabalduko dute.contributors:

Ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek loteria txartelak saldu zituzten ikasbidaiarako dirua batzeko. 02510 zenbakidun txartelak saldu zituzten, eta zenbaki hori saritu egin zuten atzo, abenduaren 22an, egin zuten Espainiako Loteriako zozketan. Hain zuzen, dezimo bakoitzari 20 euro egokitu zaizkio. Hortaz, zenbaki horretan inbertitutako kopuru berbera jasoko dute saridunek.

Txantxiku Ikastolak jakinarazten du saria eskatzeko epea abenduaren 29an zabalduko dela, eta Euskadiko Kutxako bulegoetan eskatu behar dela. Zorionak, hortaz, saridunei!


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak