Gipuzkoako kirol zerbitzu onenaren saria eman dio Diputazioak Oñatikoari. Saria bera, hilaren 23an jasoko dute Donostiako Kursaalean.
Kirol zerbitzuaren eskaintzagatik, antolaketagatik eta euskararen alde egindako lanagatik, besteak beste, eman dio Diputazioak saria Oñatiko Kirol Zerbitzuari.
Guztira 10 sari eman ditu eta beste sarituak dira, besteak beste: entrenatzaileak, kirolariak, kirol talde eta erakundeak. Iaz Aloña Mendi Kirol Elkarteak jaso zuen saria ere Diputazioak azken bospasei urte hauetan ematen dituen sari hauetako bat zen.
Orain jakin dute saria eman diotela eta saria bera, abenduaren 23an, eguena, jasoko dute Donostiako Kursaalean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak