Datorren astean piztuko dituzte Gabonetako argiak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 10a, 16:43
Zuhaitza jarri dute dagoeneko plazan eta orain bonbilak jartzen ari dira, baita kaleetan ere. Datorren astean piztu eta urtarrilaren 7an kenduko dituzte. 27.000 eurokoa da aurrekontua.

Urtero bezala, aurten ere jarri dute Gabonetako zuhaitza plazan. Aurten, gainera, zerbait berezia jarri behar diote zuhaitzari, haizeak hondatu ez dezan.

Herriko kaleetan ere bonbilak jartzen dihardute, kale Barrian, adibidez, jarri dituzte. Azken urtetan jarri dituen enpresa berak jarriko ditu eta 27.200 euroko aurrekontua du. Plazako zuhaitzean eta beste gune hauetan jarriko dituzte bonbilak: kale Barrian, kale Zaharrean, Atzeko kalean, San Juan kaleren hasieran, plazatik kale Zaharrera bitartean, postetxearen parean, Olakua eta San Lorentzo auzoen arteko errepidean, Euskadi etorbidean, udaletxearen fatxadan, Zubillaga auzoan eta Olabarrieta auzoan.

Urtarrilaren 7a arte

Aste honetan hasi dira bonbilak jartzen eta datorren astean piztuko dituzte. Kendu, berriz, 2005eko urtarrilaren 7an kenduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak