Bisitari asko izan dira abenduko zubian

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 9a, 16:49
Guztira 456 lagunek bisitatu dute herria abenduko zubian. Joan den astean inauguratutako kapera bisitatu dute ohiko txokoez gain.

Abenduaren 5a eta 6a izan dira bisitari gehien etorri diren egunak ( 125 eta 174 lagun hurrenez hurren ). Horietatik gehienak gipuzkoarrak izan dira, tartean oñatiar asko.

Turismo bulegoak emandako datuen arabera, guztira 456 bisitari egon dira herrian abenduko zubian:

  • Gipuzkoatik, %44
  • Bizkaiatik, %16
  • Oñatitik, %14
  • Kataluniatik, %8
  • Arabatik, %4
  • Nafarroatik, %3

Unibertsitateko kapera eta erretaula

Joan den eguenean ekarri zuten eraberritutako erretaula unibertsitatera eta bere tokian jarri zuten berriro. Horrekin batera azken urtetan itxita egon den kapera ere zabaldu zuten. Turista askok, biak bisitatu dituzte herriko gainerako txokoez gain. Egunero egin dituzte bisita gidatuak eta 218 lagunek hartu dute parte ibilaldi horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak