Aita Madinaren pianorako musika du izena CDak eta 25 pieza batzen ditu. Interesgarria da Aita Madinak normalean ez zuelako pianorako piezak egiten. Argentinan konposatutako piezak daude tartean.
Guztira pianorako 25 pieza batzen ditu CD honek. Horien artean daude 10 Piezas infantiles bilduman egindako hamar lan. Argentinan egin ei zituen, abesti bakoitza lagun bati dago eskainia eta dirudienez asmo pedagogikoz daude eginda. Pieza laburrak dira.
Aita Madinak askotan erabiltzen zituen instrumentu ezberdinetarako eta pieza hauen atal batzuek ere arparako, organorako, orkestarako zein gitarrarako ere moldatu dituzte.
Aita Madinaren pianorako musika CDa Aus Art Records argitaletxeak atera du eta Durangoko Azokan egongo da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak