Zilarrezko Q agiria eman diote Txantxiku ikastolari

Leire Kortabarria 2004ko aza. 25a, 18:15
Txantxiku Ikastolak Zilarrezko Q saria lortu du; hala jakinarazi diete gaur bertan, eguena. Errekonozimendu hori EFQM (Kalitatearen Kudeaketarako Europar Fundazioa) erakundeak ematen die kudeaketa mailan oso aurreratuta dauden erakundeei.

Zilarrezko Q saria eman dio EFQM erakundeak Txantxiku ikastolari. Europako erakunde horrek Europar Batasuneko erakundeen kudeaketa eta praktika egokienak biltzen ditu, etengabeko hobekuntzan oinarritzen da eta erakundeko pertsonen inplikazioa eta partaidetza bultzatzen ditu.

Ikastolaren kasuan, kudeaketaren atal nagusia irakaskuntza eta ikaskuntza da, eta horixe baloratu du EFQMk.

Giza taldeari eskerrak

Txantxiku ikastolak gaur, eguena, izan du sariaren berri, eta honakoa dio: Saria lortzeak asko poztu gaitu. Errekonozimendu honek erakusen du ikastolaren hobekuntza eta aurrera egiteko gogoa. Izan ere, ikastolako giza taldea buru-belarri inplikatu delako iritsi gara iritsi garen lekura. Zuzendaritzak berretsi egin du etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak