Txirrindularitzari buruzko mahai ingurua

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 14a, 10:47
Mikel Lizarralde, Jon Odriozola eta Markel Irizar oñatiarrak beste hainbat txirrindularien ondoan eseriko dira Santa Anan, eguaztenean, txirrindularitzari buruz berba egiteko. Moderatzailea Matxain izango da. Joaten direnen artean bi opari zozketatuko dituzte.

Makalena elkartearen 25. urteurrena ospatzeko txirrindularitzari buruzko mahai ingurua egingo dute bihar Santa Anan, 19:00etan. Berba egingo dutenak: Mikel Lizarralde, Jon Odriozola, Markel Irizar, Gorka Arrizabalaga, Joseba Zubeldia, Haimar Zubeldia, Eneritz Iturriagaetxeberria eta Andres Gandarias. Moderatzailea: Matxain.

Bi opariren zozketa

Mahai ingurura joaten direnen artean, bi opari zozketatuko dituzte:

  • Euskaltel taldearen kamiseta bat sinadura guztiekin.
  • Bi pertsonarendako, 2005eko Euskal Herriko Itzuliko azken erlojuz kontrako etapan antolakuntza auto baten txirrindulari bati jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak