Bigarren eskuko mendi eta eski material azoka antolatu dute

Leire Kortabarria 2004ko aza. 10a, 10:59
Bigarren eskuko mendi eta eski materialaren azoka antolatu du Aloña Mendi Kirol Elkarteko mendi sailak, eta horretarako materiala emateko egun batzuk deitu ditu: hain zuzen, hilaren 15etik 17ra (astelehenetik eguaztenera) bitartean.

Hainbat bazkidek hala eskatuta, bigarren eskuko mendi eta eski materialaren azoka antolatu du Aloña Mendi elkarteak. Azokaren helburua da gutxitan erabili izan den materialari irtenbidea ematea. Salmenta bera hilaren 22tik 24ra bitartean izango da, baina materiala hilaren 15etik 17ra bitartean jasoko dute euren bulegoetan, 2. solairuan, 19:00-20:30 ordutegian. Gura duen orok utzi ahal izango du materiala azokarako, eta gauza bakoitzaren prezioa ere jabeak ipini beharko du.

Mendi irteera

Bestetik, Urkiola-Jarindo-Benta Fria mendi irteera ere antolatu dute azaroaren 21erako, domeka. Parrokia aurrealdean bilduko dira, 08:00etan. Izena emateko, Aloña Mendi tabernara joan behar duzue azaroaren 18an, azken egunez. Bazkideendako, 9 euro da; gazteendako, 6, eta gainerakoendako, 12.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak