Ganbara abesbatzak gaur, astelehena, emango du Ganbara Txiki egitasmoaren gaineko berri gehiago. Horretarako, batzarra deitu dute gaur arratsaldeko zazpietarako, Santa Ana antzokian. Ekitaldian, Ganbarak abestu egingo du lehenengo, eta proiektua azalduko die gero bildutako ume eta gurasoei: helburuak, ordutegiak, taldeak, egin gura dituzten ekintzak
Ume abesbatza arloan, hutsunea
Ganbara Txiki egitasmoa 6-14 urte arteko oñatiarrei dago zuzenduta, eta hainbat helburu ditu: Ganbarako arduradunek herrian sumatzen duten umeen abesbatza arloko hutsunea betetzea; umeoi musika hezkuntza aberatsa ematea eta kultura transmisioa ziurtatzea; Ganbararendako harrobia osatzea Umeak bi taldetan banatuko dituzte, adinaren arabera, eta urte osoan jendeaurreko ekitaldi batzuk egingo dituzte, besteak beste.