Haur eskola publikoa inauguratuko dute

Leire Kortabarria 2004ko ira. 24a, 15:33
Irailak 25ean, inauguratuko dute Haurreskolak partzuergoaren barne dagoen ikastetxea. 11:00etan izango da hori, eta erakunde arduradunetako ordezkariak izango dira. Ordu horretan hasi eta 14:00ak arte, ate ireki jardunaldia izango da. Izenemate epea zabalik egongo da irailaren 27tik urriaren 8ra bitartean.

Olakua auzoko haurreskola bihar, zapatua, inauguratuko dute. Haurreskolak partzuergoko kudeatzaile Maite Larrañaga eta Oñatiko alkate Andoni Gartziak zuzenduko dute ekitaldia. Bestalde, 11:00etatik 14:00ak bitartean, gura duten guztiek ikastetxea bisitatzeko aukera izango dute.

Izenematea, astelehenean zabalik

Hala ere, ikasturtea urriaren 5ean hasiko da, San Migel jaien ondoren. Izena emateko epea astelehenean, irailak 27, zabalduko da, eta urriak 8a arte izango da horretarako aukera. Udaletxeko Hezkuntza Sailera jo behar da horretarako. Han bertan, gurasoek orri informatiboak dituzte eskura. Hileko kuota da 135 euro, bost ordu edo gutxiagoko zerbitzuagatik; eta 180 euro, hortik gora. 0-1 urte bitarteko hamar umerendako lekua du, eta 1-2 urte bitarteko beste hainbesterendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak