Arrikrutzek bihar, zapatua, hasiko du Liga

Xabier-Urzelai 2004ko ira. 24a, 13:57
Arrikrutz Oñatiko Kobak Eskubaloi Taldeak aldaketa askorekin hasiko du bihar (Zubikoan, 19:00etan) lehen nazionaleko Liga Txapelketa. Hainbat jokalari garranmtzitsuk taldea utzi dute, baina oñatiarrek aurkitu dituzte ordezkoak. Gainera, entrenatzaile berria estreinatuko dute aulkian.

Jesus Mari Fernandez Zumarragatik etorri den entrenatzaile berriaren ardura izango da taldeak urtero duen helburua lortzea: lehenengo nazional mailari eustea, hain zuzen. Horretarako, lehenbailehen egin beharrekoa da taldea utzi berri duten jokalarien hutsunea ahalik eta azkarren eta ondoen betetzea. Francisco Benitok, Roberto Inzak eta Jon Mugarzak erretiratzea erabaki dute, eta Aitor Jodarrek Galizian jokatuko du, Coruñan.

Hutsuneak betetzen

Lau jokalari horien hutsunea betetzea erronka handia izango da. Lehenengo hiru jokalarien beteranotasunak asko balio zuen; Aitor Jodar, berriz, taldeko jokalari azpimarragarriena izan da. Hutsunea betetzen ahaleginduko dira, baina, etorri diren hiru jokalari berriak: Garikoitz Arregi (28 urte) Bergarako taldetik etorri da. Iker Otegi (22 urte) basauriarra da, baina Arrasaten dabil ikasten eta Arrasateko taldetik fitxatu dute. Eta, Aimar Elgarresta (22 urte) Zumarragatik etorri da.

Bihar arratsaldean Oñatiko taldeak izango duen kontrarioa ez da makala. ACR Larcovi Barakaldo taldea mailari eusteko ibiliko da aurten lanean, eta euren kontra jokatu dituzten azken bi norgehiagoketan, oñatiarrek gol bateko aldeagatik baino ez dute irabazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak