Herriko sei enpresa daude Ferroforman

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ira. 23a, 19:57
Altuna Hermanos, Bekusa, Uribarri sarraildegia, Ulma, Memesa eta El Agricultor. Burdineria eta Brikolajearen nazioarteko azoka da Ferroforma eta domeka arte dago zabalik, Bilbao Exbihition Centre erakustazokan.

Arlo honetan egiten duten nazioarteko azoka garrantzitsuena da Ferroforma. Guztira, 1.363 enpresa daude aurtengo azokan; horietatik 716 atzerrikoak dira eta 16, Debagoinekoak.

Erakustazokak sei pabilioi ditu eta Debagoieneko enpresak ia guztietan daude. Oñatikoak, sei joan dira:

  • ULMA, seigarren pabilioian
  • Uribarri sarraildegia, lehenengoan
  • Altuna Hermanos, hirugarrenean
  • Bekusa, lehenengoan
  • El Agricultor, hirugarrenean
  • Memesa

Domeka arte

Industria hornidurarako tresnak, loragintza, iturgintza, argikuntza, lapikogintza, eskuko lanabesak eta elektrikoak, sarrailagintza eta antzerako arloak batzen dira azoka honetan.

Eguenean zabaldu zuten eta domeka arte egongo da zabalik. 12 euro ordaindu behar dira barrura sartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak