The Bon Scott Band etorriko da AC/DC taldearen moldaketekin

Leire Kortabarria 2004ko ira. 30a, 12:29
The Bon Scott Band talde bartzelonarrak joko du datorren domekan,urriak 3, txosna gunean. Talde horren berezitasuna da AC/DC rock musikari australiarren abestien moldaketak jotzen dituztela. Ikusi dituztenek diote zuzenekoetan benetan indartsuak direla, eta harrigarria dela bertsiook zein borobilak diren.

The Bon Scott Banden emanaldia da txosna gunearen eskaintza nagusietako bat. AC/DC taldeak jarraitzaile ugari ditu gurean, eta horiek gustura ibiliko dira, seguruenik, kontzertu horretan. Bereziki aipatzekoak dira TNT, Hard as a Rock eta If you want blood abestien moldaketak.

Bergaran izan ziren

The Bon Scott Band izana da Debagoienean, izan ere, Bergaran jo zuten 2002.ean. Urte hartan, Motorhead taldearekin bira bat egin zuten Estatu osoan.

Jordi Vazquez (ahotsa) eta José Castelló ‘Tite’ (gitarra) musikariek sortu zuten taldea 1997an eta ostean gehitu zitzaizkien Dani Ortin (bateria), Manola Hita (baxua) eta Juan Orea (gitarra erritmikoa), guztiak kataluniarrak.

Herriko taldeak

Txosna guneko beste musika eskaintza handia astelehenean, urriak 4, izango da. Hain zuzen, herriko taldeetako kide batzuek elkarrekin hainbat bertsio joko dituzte, publikoaren gozamenerako. Hirugarren urtez antolatu dute halako kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak