Oñatiko kaleak dira Espainiako armadaren kokaleku momentu honetan. Iaz ere ibili ziren gure ibarrean, eta aurten ere ez dute kalerik egin. Bisita Oñatikoei tokatu zaie.
Oñatiko lagun batek bidali digu mezua.
"sinestezina da. Ni pentsatzen nengoen bagenuela diferentzia bat Espaiñiarekin, baina bai zera! Hauek gogoratzen digute behin eta berriz Oñati eta Euskal Herria badirela, baina ez libre. Oñatiko kaleetan dabiltza militarrak. Kale berrian zehar 30 bat pasatu dira."
Horixe dio gure informatzaile batek. Kale berria, guk dakigula, plazan bertan dago, erdigunean. Ez dakit Oñatiarrik badagoen besterik ikusi duenik. Ezer bada erantzunetan gehitu dezakezue.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak