Arrakastatsua izan zen hizkuntzen aldeko festa

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ira. 20a, 20:12
Jendez bete egin zen herriko plaza zapatu goizean eta gastronomia postuek eramandako guztia saldu zuten. Arratsaldean poesia zale asko batu ziren, eta Atxagaren errezitaldian, bete egin zen kiroldegiko frontoia.

Vendrell herritik etorritako castellersak harrituta gelditu ziren plazan zegoen jendetzarekin. Carod Rovira ere hantxe zen, giza dorrea egiten zeuden katalanei laguntzen. Gastronomia postuek, eramandako guztia saldu zuten:

  • Taloak egiteko 52 kilo arto-hirin gastatu zituzten.
  • Pantumaca egiteko 75 fuet gastatu zituzten eta herrian saltzeko zeuden baserriko ogi guztiak.
  • Litro t´erdiko 48 botila cava eta litroko beste 42 botila eraman zituzten.
  • Galiziako gunean, 600 kilo olagarro eta ribeiro eta albariño ardoen kaja mordoak.

Poesia

Santa Aretoan jende asko bildu zen iluntzean poesia errezitaldiaz gozatzeko. Poetek esan zuten oso gustura egon zirela.

Gaueko funtzioan, Zubikoako pilotalekua bete egin zen. Atxaga, Ordorika, Perez eta Piris, laurak batera, taula gainean zeudela bukatu zuten saioa. Jendea txaloka hasi zen eta Atxagak azken poesia irakurri behar izan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak