Azken urteotan baino lagun gehiagok jarraitu zuten Haurren Eguna Oñatin

Olaia Mondragon 2004ko ira. 13a, 11:05
Oñatiko 34. Haurren Egunean, eguraldi onak eta herritarren partehartze eta umore onak giro borobila lortu zuten

Atzo Haurren Eguna ospatu zuten Oñatin. Honetarako Oñatz dantza taldekoek beste 11 herritik etorritako ume dantzari taldeen laguntza izan zuten.

Guztira 300 gaztetxotik gora elkartu ziren, Aretxabaleta, Arrasate, Antzuola, Bergara, Plazentzia, Mutriku, Zarautz, Legazpi, Azkoitia, Sestao eta Lizarratik etorritakoak. Guztiek Oñatiko ikusleei dantzarako duten trebezia erakutsi zieten.

Ekitaldiz betetako eguna

Goizeko 9etan hasi zen haurren euskal jaia kalejira batekin. Kanpotik etorritako dantzariei 10:15ean eman zitzaien ongietorria. Eta ordutik aurrera dantza eta jai giroa izan ziren nagusi Oñatiko kaleetan. Pilotalekuan hamaiketakoa hartu ondoren, alkate txikiaren agurra izan zen udaletxean.

Eguerdian, kanpotik etorritako umeek Oñatz dantza taldeko kideekin batera bazkaldu zuten. Hauetako 100 umek Oñatiko hainbat elkartetan bazkaldu zuten; gainerakoek, berriz, dantzarien familien etxeetan.

Arratsaldean alardea izan zen ekitaldi nagusia. Aurten ordu erdi aurreratu behar izan dute Atzeko kaleko jaietako beste ekitaldiekin bat ez etortzeko.

Alardea amaitzerakoan egunean parte hartu zuten gaztetxo guztiek Oñatiko buruhandi eta erraldoiekin primeran pasatzeko aukera izan zuten.

Eguraldiak lagunduta, jai giroa nagusi izan zen Oñatin Atzeko kaleko jaiak asteburu honetan ospatu direla eta, aurreko urtetan baino oñatiar gehiago gerturatu dira. Giroa, hortaz, primerakoa izan zen egun osoan, partehartze altuagoa izan zelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak