Eudelen akordioa onartu du Osoko Bilkurak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uzt. 6a, 13:17
Udal langileak ez daude ados akordio honekin, eta Osoko Bilkurak onartu egin duen arren, protestekin jarraituko dutela esan dute.

EAJ eta PSOEren botoekin onartu zuen Eudelen akordioa Osoko Bilkurak. EB abstenitu egin zen. Hala ere, abstentzio hori baiezko botoa bezala hartzen dutela esan dute langileen komiteko ordezkariek.

Langileak ez daude ados

Udal langileak ez daude ados Eudelek eta CCOOk sinatu zuten akordioarekin. Honek, soldataren 3,2 puntuko igoera jasotzen du, baina, langileen esanetan, horixe bakarrik.

Langileak euren desadostasuna erakutsi zuten eguenean egin zuten Osoko Bilkuran. Ekainaren 25ean egun osoko huelga egin zuten desadostasuna adierazteko, eta orain, protestekin jarraituko dutela esan dute. Egubakoitzean, eskualdeko beste herri batzuetako langileekin batera egingo dute bilera. Udal bakoitzean erabakiak autonomoki hartuko badituzte ere, Oñatikoek, Arrasate eta Bergarako Udal langileekin batera aztertuko dute hemendik aurrera zein jarrera hartu eta nola adierazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak