Hainbat ibilaldi eta bisita antolatu dituzte udarako

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uzt. 2a, 13:32
Oñati eta inguruko natur guneak ikusteko ibilaldiak eta herriko arte eta ondarea ezagutzeko bisitaldiak. Uztaila eta abuzturako antolatu dituzte, eta Turismo Bulegoan eman behar da izena.

Batetik Oñatiko artea, historia eta ondareak ezagutzeko bisitaldiak antolatu dituzte: Unibertsitatea, San Migel parrokia, Bidaurreta, herriko kaleak, armarriak, irudiak ... Bisita gidatu hauek uztaila eta abuztuko zapatu, domeka eta jaiegunetan egingo dituzte.

Bestetik, natur ibilaldiak ere antolatu dituzte: Araozko auzuneak, Orkatzategiko hegaztien kolonia, Aizkorriko mendikatea, uraren ibilbidea ...

Ibilaldi hauen guztien gaineko informazioa, Turismo Bulegoan jasoko duzue; ibilaldietan parte hartzeko izena ere, hantxe eman behar da. Hauxe da telefonoa: 943-78-34-53

Berrikuntzak

Aurten ere, informazio puntu berria egongo da Unibertsitateko sarreran, abuztuan. Gainera, Oñati eta inguruari buruzko bideo bat ere atera dute, turista eta bisitariei herriaren berri emateko. Momentuz, hiru hizkuntzatan atera dute bideoa: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak