'Udara 2004' aurkeztuko dute arratsaldean

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko eka. 29a, 11:35
Herrira datozen turistei eskaintzeko bi produktu aurkeztuko dituzte kultura etxean: Oñati ezagutzeko 11 proposamen eta bideo bat. 17:00etan egingo dute aurkezpena.

Lehenengo produktua, herria eta inguruak ezagutzeko 11 proposamen dira: arte eta historiako hiru proposamen, eta natur arloko zortzi. Hegazti koloniak ezagutzeko aukera, mitologia eta geologiako eraikuntzak eta bestelakoak ikusi ahal izango dituzte turistek. Datuen arabera, 5.000 bisitari hurbildu ziren joan den urtean turismo bulegora.

Bigarren produktua bideo bat da: Oñati, iragana, oraina eta etorkizuna. Bideo honek herriaren ikuspegi orokorra eman nahi du. Bertan ikusiko dira, konderriak izan zuen garrantzia, Arantzazuko proiektua, Arrikrutz-Oñati kobak eta Oñatiko industria, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak